XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mugaz bestaldeko berri

URRUTIA-ren GALBARIOA

Berritz eta beritz ere, bestaldeko Eskualdun batzu, otoizka etorri zauzkigu, munduari jakin-araz dezagun, zer hor gaindi pasatzen den.

Zorigaitzez, zonbaiten ez samintzeko, anitz kazetek ixiltasuna egiten dute, gure best'aldeko Eskualdunen pairamenaz.

Gure kontzientziak ez dezake holakorik onhart.

Latzgarri zauku pentsatzea bera, gure auzoan eta gure odoleko anai batzu nola tratatuak diren.

Bainan ez ote da oraino latzgarriago hetaz egina den ixiltasuna?

Oraiko aldian, lau gizon izan dira preso altxatuak eta itsuski zafrakatuak. Bi Bizkaitar: Urrutia Sabino eta Ibarguen Iñaqui, eta bi Gipuzkoar: Etxabe Luis eta Otaduy Jesus.

Horietarik baten kalbarioa aipatuko dugu.Beste iruena berdintsu izan da.

MONDRAGON MAIATZAREN 8-a

Hiri hortan, egun hortako aratseko zazpietan, arrastatuak izan dira bi langile: Urrutia eta Ibarguen.

Biak dira zindikata ( C.F.D.T.)-ko menbroak eta beren gainean arrapatzen diozkate 3000 paper, Landeia titratuak.

Espainian debekatuak baitira, gobernuko ez diren zindikatak, krima bat da zindikat girixtinoeri iarraikitzea. Hola dio Francok: Bera dela katolikotasun guzia eta berak eman bidetik ez dabiltzanak, direla: komuniztak.

Bainan utz dezagun Urrutia bera, mintza dadien.

LEHEN ORENAK

Ereman naute Mondragoneko poliz-etxerat. Han, poliza batzuk, hitzik erran gabe, eman dautet zafraldi bat ona.

Gero joan naute Zubizarreta kapitainaren eta Blanco lotinantaren aintzinerat.

Kapitaina mintzatu zaut lañoki, eni zerbait aterazi nahiz.

Bainan ez bainuen deusere salatzen, asarreturik, bi okailu kolpe alimale eman dauzkit bisaian, izigarriko solas gaxtoak botatzen zituela, ber denboran. Sudurretik odola abiatu zaut orduan, eta apur batentzat utzi naute bakean.

MAIATZAREN 9-a IGANDEA

Deus jan eta edan gabe egonik, aratsalde astean, tatzi batean, ereman naute Donostiako polizarat.

Tatzia pagatu dute, ene moltsatik hartu diruarekin.

Aratsaldeko bostak irian, Donostian zafraka ibili naute larruzko zinturekin. Eskuak goiti altxarazten zauzkidaten edo lurrean ibilarazten ninduten kurrika, zakurra bezala, lau beso-zangoz.

Aratsean biera bat edan dut, niaurrek pagaturik.

Bigarren gau guzia iragan-arazi dautet zutik. Kurritzeko baimena banuen, bainan ez jartzekoa.

Goizeko bostak aldean, etorri da Lopez poliz-nausia. Asi zaut joka lehenik liburu batekin, gero ostikoz. Jotzen baininduen tripan ere, erran diot, tratamendutan nintzala sabelean nuen auses batentzat. Bainan, ez zaukan hortaz axolarik.

BETI BERETIK

Irugarren gaua iragan dut, beti xutik, kolpe batzu hartuz, deus jan eta edan gabe.

Lehen aldikotz jaterat eman dautet astelehen eguerditan (Larunbat eguerditik jatekoa nintzan).

Astelehen aratsaldean, berritz ibili nute zanpaka.

Ez zautaten eman nai edaterat.

Ez nintzen aizu joaitea komunetarat. Esteka kadenak tinkatu dauzkitet, eta geroztik hor dauzkat gaten markak, eskumutur eta errietan.

Memento batez, galdegin dautet kantatzeko Francoren imnoa. Ezetz iardetsi diotet eta hortakotz ere zafraldi bat ukan dut.

Hola iragan dira 72 oren.

Denbora horren ondotik, Espainiako legeak galdatzen duen bezala, kendu naute polizaren eskutarik, eta presondegian ezarri.

Han dago oraino.